Makilek bizirik diraute Amezketan

Ataria 2013ko otsailaren 12a

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Eguna hotz argitu zuen atzokoan, baina ateri, behintzat, eta igandean egin moduan, Amezketako talai dantzariak baserriz baserri aritu ziren makilak astinduz. Alokatutako furgoneta hartu eta lehenbizi Ugarte inguruan aritu ziren dantzan. Tartean Bedaiorako bidean dagoen zerrategitik ere igaro ziren. Gero herrigunerako bidea hartu zuten.

Etorkizuna bermatua du ohiturak: atzo atera zirenetatik inor ez da hogeita hamar urtetik gorakoa, eta azken urteetan gazte dezentek eman du izena. Hori bai, orain urte gutxi zenbait emakumezko hasi ziren parte hartzen, baina azken bi urteetan ez dira berriz animatu dantza egitera.

Talai dantzariek talde bat osatu zuten atzo, eta soinujoleaz gain, hamalau dantzari aritu ziren. Ez ziren Bedaio aldera joan. «Nahi genuen baserri guztietara ezin izan gara joan, eta sentitzen dugu», azaldu zuten dantzariek. Hurrengo urtean, bi talde osatuz gero, inauterietako astelehenean egingo diete bisita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!