Zezenzale ausartak

Ataria 2013ko otsailaren 12a

Hiru egunetan zezenen ikuskizuna kalera atera ohi da, plaza Berria zezen plaza bilakatuz. Sokamuturrak jende ugari erakartzen duela ikusi zen atzokoan, gazte ugari jarri baitziren zezenaren aurrean, eta beste ugarik ikusi nahi izan zituzten gazteen trebeziak.

Zezenek zirikatzaileak harrapatzeko saiakera ugari egin zituzten, baina ahaleginean lurrean amaitu zuten askotan, bustita baitzegoen zorua. Zirikatzaile hauetariko baten bat, berriz, torero bihurturik ere jarri zen, kapote eta guzti. Ikuskizuna borobiltzeko, berriz, txarangen doinuak izan ziren entzungai, plazaren kioskotik.

Gaur izango da inauterie-

tako hirugarren sokamuturra, 11:00etan hasita, oraingoan, Kabilakoek alaituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!