Joseba Otaegi zizurkildarrak eta Unai Otaño ibartarrak Binakako Eusko Label Urrezko Aizkolarien Txapelketaren finalaurrekoa jokatuko dute gaur, hilak 10, Mendaroko Goñati pilotalekuan.
Joseba Otaegik eta Unai Otañok iazko txapelketa irabazi zuten, eta adituek diotenez, aurtengoan ere finalerako faboritoak dira. Dimako Atutxa II.a eta Mutrikuko Mugertza II.a izango dituzten gaurko finalaurrekoan aurrez aurre, itzulerakoa izango den lehian.
Joanekoa duela 15 egun jokatu zuten Iraetan. Bertan, Otaegi eta Otaño nagusitu ziren.
Mendaron gaur jokatuko den finalaurrekoa 12:00etan hasiko da, eta herri kirol jaialdi baten barruan ariko dira aizkolariak. Aurretik, Izeta II.a harri jasotzaileak marka hobetzeko saiakera egingo du, hau da, 137 kiloko errektangular zaharra eta 100 kiloko kubiko zaharra altxa beharko ditu. Harri jasotzaileak 30 minutuko proba egingo du, harri bakoitzarekn 15 minutu egin beharko dituelarik harri batetik bestera zenbaketa eten gabe.