Futbola izango da nagusi, asteburuan

Ataria 2013ko otsailaren 9a

Astelehenean esku pilota izango da Tolosako Beotibarren: Xala-Barriola Ezkurdia-Zubietaren aurka

Tolosa Tolosako Usabal kiroldegian gaur, Tolosako futboleko infantil txikien partida izango da, 11:00etatik aurrera: Tolosa-Mundarro. Berazubin, aldiz, futboleko jubenileko Euskal Ligako Tolosa CF-Ariznabarra izango da 11:00etan, eta Tolosa CF-Ostadar, 16:30ean. Ibarrako Belabietan eta Tolosako Eskolapioetan, aldiz, nazional 3. mailako areto futbola izango da; Laskorain-Santurtzi 18:00etan, Ibarran, eta Tolosala-Gora, ordu berean, Tolosan. Erremonte jaialdia Erremontea ere izango da, bihar. Beotibarren, Oriamendik antolatuta, txapelketa azkarra izango da 17:30ean. Endika-Ion, Urtasun-Barrenetxea IV.aren aurka ariko dira lehenik eta Urriza-Agirrezabala Ezkurra II.a-San Miguelen kontra gero. Finalarena izango da hirugarren partida. Esku pilotari dagokionez, astelehenean, 16:30ean, Tolosako Beotibarren Leitzako Barriola ariko da Xalarekin Ezkurdia-Zubietaren aurka. Yves Xalak lesio baten ondorioz, ez ditu jokatu azken partidak eta Jon Jaunarena gazte leitzarrak ordezkatu du, baina astelehenerako ondo egongo dela esan du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!