Villabona Irrintzi elkartean bertako bazkide den Felipe Otañoren argazkiak ikusi daitezke. Donostiako Behobia lasterketan parte hartzen duten elbarriei ateratako argazkiak bildu ditu Otañok. Erakusketa astelehenetik ostiralera bisitatu daiteke, 19:00etatik 20:00etara, inauterietako egunetan izan ezik, hau da bihartik, otsailaren 7tik, hilaren 12ra. Irrintzi elkartea Kale Nagusiko 27. zenbakian dago.