Otaegi Senosiainek botatako desafioaz hitz egiteko prest dago

Ataria 2013ko otsailaren 5a

Antonio Senosiain aizkolariak desafioa bota zion Joseba Otaegiri, eta zizurkildarra Olaguekoarekin (Nafarroa) hitz egiteko prest azaldu da. Azaldu duenaren arabera, bihar egin dute hitzordua Tolosako Kantabriko tabernan apostuaren nondik norakoak zehaztu aldera.

Senosiainek 20 kana-erdikora jokatzeko prest zegoela adierazi zuen. Enborrak berak plazaratzeko prest azaldu da, eta 6.000 euro jokatuko lituzkeela alde bakoitzak adierazi du. Desafioaren gainerako xehetasunak bihar iluntzean Kantabriko tabernan hitz egingo lituzkete bi aizkolariek.

Hain zuzen ere, urteko lehen apostua pasa den igandean jokatu zuten, Tolosako zezen plazan. Jon Irazu zizurkildarra eta Xabier Zaldua zumarragatarra jarri zituen desafioak aurrez aurre. Zizurkildarra izan zen garaile, 28 segundoko aldearekin, eta berak eraman zituen jokoan zeuden 12.000 euroak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!