Billabonatarrek kartzelan 26 urte pasa dituen Pello Zelarain herrikideari ongietorria eman zioten herenegun goizean. Lehenengo Behar Zana taldearen eskutik Errebote partida egin zuten eta Zelarainek egin zuen ohorezko sakea. Partida baino lehen jokalariekin batera argazkia ere atera zuen (Zelarain, zutik, ezkerretik bigarrena). Ekitaldia eta gero bazkaria egin zuten sagardotegi batean.