Bi eguneko eski irteera Ikastolen Elkartearekin

Ataria 2013ko otsailaren 3a

Ikastolen Elkarteak bi eguneko eski irteera antolatu du, martxoaren 2tik 3ra. 11 urtetik 16ra bitarteko ikasleentzat izango da, eta eski alpinoa praktikatuko dute, Pantikosako eski estazioan. Ikasle bakoitzeko 139 euroko kostua du bidaiak. Gutxienez 35 ikasleko taldea osatu nahi dute, eta horrela ez balitz lortuko, irteera bertan behera geldituko litzateke. Izena emateko ikastoletako idazkaritzan galdetu behar da. Izen abizenak, adina eta gurasoen sinadura bete behar dira lehenbailehen irteerara joateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!