Leitzako zineman meditazio saioak egingo dituzte, euskaraz, gaur eta hilaren 15ean. Bietan 20:00etan bilduko dira eta Urko Arozena izango da arduraduna. Saioak doanekoak dira eta ordu bete ingurukoak. Buruko entremanenduak ere egingo dituzte hilaren 23an; 09:00etatik 13:00etara euskaraz eta 15:00etatik 19:00etara gaztelaniaz. Matrikulak 100 euro balio du.