Eresargi abesbatzakoak Agate Deuna bezperan

Ataria 2013ko otsailaren 1a

Eresargi abesbatzak Agate Deuna bezperan kantatzen ateratzeko gonbita egin du. Astelehenean 18:30ean ordu erdiko entsegua egingo dute eta 19:00ak aldera aterako dira. Aurten trikitilarien eta Amaia Agirre bertsolariaren laguntzaz ari dira. Ondoren sagardotegira joango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!