Urteko lehen azoka berezian, 16 landare mintegi izango dira

Ataria 2013ko urtarrilaren 31

Larunbatean Zuhaitz eguna ospatuko dute Tolosan, eta horrekin batera, 2013ko azoka bereziei hasiera emango diete. Guztira, Euskal Herri osoko hamasei landare mintegi bertaratuko dira Trianguloa plazara, beren produktuekin.

08:00etan hasi, eta 14:00ak bitarte izango da zuhaitzak, zuhaixkak, bonsaiak nahiz landareak ikusi eta erosteko aukera; mintegietako arduradunei, gainera, landareen inguruko galderak egiteko aukera ere izango dute erosleek.

Azken urteotako bideari jarraituz, Tolosako Zuhaitz egunak bat egin du joera berrienekin: Japonian jatorria duen bonsaien teknika ezagutzeko aukera izango da, beraz, batetik, eta produktu ekologikoak ekarriko dituen mintegi bat izango da, bestetik.

Aipatzekoa da, halaber, astero Atadi kalean egoten diren mintegiak bestelako landare eta zuhaixkekin izango direla etzi, eta ez ohiko lekuan; Trianguloan baizik. Agirretxe mintegia (Donostia), Arakama Mintegia (Zegama), Dorronsoro mintegia (Ataun), Lasa mintegia (Albiztur) eta Urkizu mintegia (Anoeta) dira aipaturikoak.

Mintegiak

Agirretxe: Donostia (Gipuzkoa)

Arakama anaiak: Zegama (Gipuzkoa)

Aranburu: Aginaga (Usurbil, Gipuzkoa)

Areitio: Zaldibar (Bizkaia)

Belar: Zaldibar (Bizkaia)

Blasenea: Zarautz (Gipuzkoa)

Dorronsoro: Ataun (Gipuzkoa)

El montañes:Tafalla (Nafarroa)

Guillen: Pueyo (Nafarroa)

Magalarte: Zamudio (Bizkaia)

Urkizu: Anoeta (Gipuzkoa)

Victor Lasa y otra CB: Albiztur (Gipuzkoa)

Irun Bonsai: Irun (Gipuzkoa)

Txomin Bilbao: Kortezubi (Bizkaia).

Artadi (Bizkaia)

Etxe Lore (Bizkaia)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!