Alegiako Intxurre pilota eskolako kirolari gazteek partidak izango dituzte larunbat goizean, otsailak 2. Norgehiagokak Ikaztegietako pilotalekuan izango dira 11:00etatik aurrera. Nagusien Intxurre- Zestoa eta Intxurre-Urnieta taldeak izango dira lehenak, eta Intxurre-Lapkel taldeak ariko dira, gero.