Gastronomia turismoa sustatuko du Tolosaldea Tour-ek, Fitur azokan

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko urtarrilaren 30a

Gaurtik igandera bitarte izango dira Tolosako eta Tolosaldeko ordezkariak, Madrilgo turismo azokan

Iaz abiarazitako Tolosako Babarrunaren Bidaiak harrera ona izan du.

Gastronomia turismoa sustatzeko helburuz, eta Tolosa eta Tolosaldea esparru honetan erreferentzia izan daitezen, Madrilgo Fitur erakustazokan beren txokoa izango dute Tolosako Udalak eta Tolosaldea Tour-ek, bihartik igandera bitarte.

Nazioarteko turismo azoka horretan, touroperadore eta agentziei eskualdea ezagutaraziko diete; Tolosaldeko informazioz beteriko pendrive batzuk prestatu dituzte, besteak beste, horretarako. Modu honetara, eta gastronomia oinarri hartuta, iaz martxan jarritako turismo esperientzien egitasmoa komertzializatzeko lanetan ariko dira Fitur-en, urte osoko agenda betetzeko asmoz.

Bide beretik, Euskadi erakustazokan izango dituen postuetan ere, eskualdeko eskaintzek izango dute tarterik. Batetik, gastronomiaren atalean, Tolosa Gourmet produktuen berri emango dute: Tolosako Babarrunaren Bidaia, Gorrotxategi museoa eta beste hainbat egitasmo.

Halaber, Euskadiko Touring izeneko postuan Euskadiko Bihotza gida eskuragarri izango dute bertartuek, eta besteak beste, Topic zentroaren eta Txindokiko Itzalaren berri izango dute.

Tolosaldea aldizkaritan

Duela 10 urte, Eumedia argitaletxeak sortu zuen Origen aldizkaria. Bi hilabetez behin plazaratzen dute, eta 40. 000 irakurle inguru ditu, papereko edizioa eta edizio digitala bateratuz gero.

Azken egunotan, aldizkariko hainbat kazetari Tolosaldeko herrietan barrena dabiltza, erreportaje bat osatze bidean.

Gastronomiari eta bertako produktuei begira jarri dira kazetariak, eta horrela beraz, «Tolosaldeko produktuen aberastasuna nahiz kalitatea» beren lanean islatzea izango dute helburu; Tolosako Babarruna, Ibarrako Piperrak, Tolosako teila eta zigarrotxoak, xaxuak nahiz txuletak hizketa gai izango dira, beraz, Origen aldizkariko orrialdeetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!