Otaño eta Otaegi aizkolariek garaipen garrantzitsua izan dute

Ataria 2013ko urtarrilaren 29a

Ibarrako Unai Otañok eta Zizurkilgo Joseba Otaegik Urrezko Aizkorako binakako txapelketan garaipen garrantzitsua izan dute asteburuan. Mugertza II.a eta Atutxa II.aren aurka aritu zen bikotea, eta bikote bakoitzak sei lan egin behar izan zituen. Mugertzak eta Atutxak lehen bi probak irabazi zituzten, hau da, lehenengo 45 ontzako enborra kolpe gutxiagotan moztu zuten lehenengo, eta gero, erlojuz kontra, bi 45 ontzako ebaki zituzten aizkolari bakoitzak. Hirugarrenetik garaile Hirugarren lanetik aurrera hasi ziren Tolosaldeko aizkolariak egoerari buelta ematen. Iraupen proban 20 segundoko aldea atera zieten bizkaitarrei, eta txanda librean, ere irabazi zuten, bi 45 ontzako, bi kana-erdiko eta bi 60 ontzakoak erdibitzen azkarrenak izanda. Lan guztiak bukatzeko 19 minutu eta 17 segundo behar izan zituzten Otañok eta Otaegik eta besteek, aldiz, 21 minutu eta 32 segundo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!