Jesusen Bihotza Ikastolako ikasleen emanaldia, gaur

Ataria 2013ko urtarrilaren 29a

Eskualdeko ikastetxeak kultur asteak ospatzen ari dira. Villabona eta Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolan, atzo hasi ziren egitaraua dantzan jartzen. Gaur, hilaren 29an, sexu heziketaren inguruko lantegia egingo dute goizean, DBH 3koek, eta arratsaldean, ikasle guztiak Gurea aretoan elkartuko dira, emanaldia eskaintzeko.

Bihar, asteazkena, kirolak izango dira protagonista goizean, eta 17:30ean, Jokin Zabalak sukaldaritza ikastaroa zuzenduko du Zizurkilgo Urkamendi elkartean.

Ibarrako Uzturpe Ikastolan eta Tolosako Fleming-en ere kultur astean murgildurik daude. Bata zein bestean, egitasmoari amaiera ostegunean emango diote. Ikastetxe guztietako egitarauak www.tolosaldea.hitza.info helbidean daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!