Bildarratz senatari

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko urtarrilaren 25a

Jokin Bildarratz tolosarra EAJren senatari aukeratu zuen atzo, ofizialki, Eusko Legebiltzarrak. Legealdian ganberan egindako lehen osoko bilkura izan zen atzo goizekoa, eta EAJren babesa jaso zuen Bildarratzek. Berarekin batera, EH Bilduko Iñaki Goioaga hautatu zuten, EH Bilduren babesarekin, eta PSE-EEko Tontxu Rodriguez, PSE-EE eta EAJko hiru legebiltzarkideren babesarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!