Saharari elkartasuna adierazteko aukera Ibarra, Berastegi eta Villabonan

Ataria 2013ko urtarrilaren 25a

 Jakiak, norbanakoen garbiketarako produktuak eta eskola materiala bildu nahi dituzte

Tolosa, Abaltzisketa eta Alegiak egin bezala, Ibarra, Berastegi eta Villabonan ere hasi dituzte Saharara elikagaiak bidali ahal izateko biltze kanpainak. Hiru motatakoak dira utzi daitezkeen produktuak: denbora luzean irauten duten jakiak, norbanakoen garbiketarako produktuak eta eskolako materiala. Jakiei dagokienez, lekaleak, hegaluzea eta sardinak olioetan, arroza, azukrea, pasta edota olioa utzi daitezke. Eta norberaren garbiketarako konpresak eta helduentzako pixoihalak jasotzen dituzte. Villabonan urtarrilaren 30a arte jasoko dituzte udaleko Ongizate sailean (2. solairua) astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara. Ibarran urtarrilaren 31a arte luzatu dute epea eta jakiak udaletxean utzi daitezke 09:00etatik 14:00etara edo kultur etxean 10:00etatik 13:00etara, eta 15:30etik 21:00etara, astelehenetik ostiralera. Berastegin, aldiz, azken eguna urtarrilaren 27a izango da eta eskolan, Bideaurren, Denda-Berrin edo Gaztañondon utzi daitezke produktuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!