Leaburutik Gaztelura doan bidea, GI-3881a, asteazken goizaldean zabaldu zuten berriro ere, 03:00etan. Larunbat gauean, lurra mugitu eta errepidea bitan zatituta gelditu zen, erdian zulo handi bat zuela. Konponketa lanak egiten ari ziren bitartean, Lizartzatik Gaztelura doan bidetik barrena ibili ziren gazteluarrak. Hala eta guztiz ere, behin behineko moldaketak egin dituzte. Aurrera begira, konponketa sakon bat egin behar izango dela azaldu dute Gazteluko Udaletik. Horren inguruko argibideak emateko, hain juxtu, batzar irekia egin zuten atzo iluntzean udaletxean.
Bestalde, Ibarratik Leabururako bidea ere zabalik dago, errepide ertzean harri lubeta eta hormigoizko areka egin ondoren.