Gabonen bueltan ohikoa izan ohi da merkatari elkarteek egun horietan banatu dituzten txartelen sariak banatzea. Atzo, Ibarrako Merkatari elkarteak banatu zituen sariak, Zubiaurre janari dendan. Eta bertan izan ziren hiru zortedunak saria jasotzen, kasu honetan, 150 euroko balioa duten txartelak jaso zituzten bertako saltokietan gastatzeko.
Tolosa&Co Merkatari elkarteak, aldiz, ateratako hiru zenbakietatik bi zortedunak agertu ez direnez, ordezko bi zenbaki berriak atera behar izan dituzte. Solana 4ean egokitutako 39.219 zenbakiaren zorteduna Josune Mendizabal izan da. Beste bi zenbaki berriak hauek dira: 91.726 zenbakia Lardies Laboral dendan banatua, eta bigarrena, 79.875 zenbakia izan da Irritzi tabernan banatua.
Leitzako Kaxkabeltza
Leitzako Kaxkabeltza dendari, ostalari eta zerbitzu elkartea hilabete honetan opari txartelak banatzen ari dira. Bestetik, Errege Magoen desfilean atera zituzten hiru irabazleen izenak atera dituzte zozketa kutxatik: Mila Sestorain (500 euro), Itziar Telletxea (400 euro) eta Javier Iparragirre (300 euro). Hilabete honetan beraiek nahi duten denda, ostatu eta zerbitzuetan gastatu dezakete, eta horretarako azken eguna bihar izango da. Ipuin kontalaria eta txokolate jatea ere antolatu zituzten, eta Kaxkabeltza elkarteko kideak «pozik» agertu dira izan duen «arrakasta» ikusita. Eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, eta orain arte bezain parte hartzaile izaten jarraitzeko esan dute. Otsailean beste aktibitate bat antolatu nahi dutela adierazi dute elkartetik.