Intxurreko neska palisten taldea[/caption]
Eskualdeko pilotariek partida ugari izango dituzte asteburu honetan ere. Neskek, hala ere, aipamen berezia merezi dute, igandean, Etxarri-Aranatzen 11:30etik aurrera palako Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko baitute. Tolosaldeko neska jubenilen bi bikote ariko dira elkarren aurka: Su Berri-Intxurre (taldea irudian). Ostiralean ere partidak izango dira. 19:00etan Alegian Intxurre 2-Aurrera Saiaz 3, Intxurre 1- Aurrera Saiaz 5, Intxurre-Añorga 2. Ikaztegietan 19:00etan Intxurre-Ziotza eta Intxurre-Urnieta. Eta Arrasaten 20:40ean Arrasate-Intxurre. hitza