‘Ikasmina: herriz herri’ ekimena Baliarrainera iritsiko da, gaur goizean

Ataria 2013ko urtarrilaren 23a

Pasa den astean hasi zen, Altzon, Ikastn-en Ikasmina: herriz herri ekimena, eta gaur Baliarrainen izango dira 09:00etatik 13:00etara, erabilera anitzeko eraikinean. Egitasmoa, martxora bitarte, eskualdeko herri askotatik pasako da. Ikastn-ek azaldutakoaren arabera, helburua eskualdean bizi diren biztanleei ikasmina sustatzea da, eta horretarako ikaskuntzarako aukera guztien informazioa eskuratu ahal izango da. Era berean, Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza gizarteratu nahi dute. Informazioa eskaintzeaz gain, aholkularitza ere emango dute eta horrela, norberaren interes eta gaitasunak indartuko dituzte, garapen propiorako tresnarik eraginkorrenak landu edota bakoitzak arlo honetan dituen hutsune eta premiak ezagutu ahal izango dituzte gune hauetara gerturatzen direnek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!