Inaxio Perurenaren saiakera bertan behera geratu da

Ataria 2013ko urtarrilaren 22a

Inaxio Perurena harri jasotzaileak bertan behera utzi zuen herenegun 300 kiloko harriarekin egitekoa zuen saiakera. Leitzarra ondoezik, katarroak jota, aurkitzen da, eta ondorioz, marka ezartzeko saiakera atzeratzea erabaki du.

Pasa den astean gaixotu zela adierazi du Perurenak: «Errekuperatuko nintzela uste nuen, baina ez da posible izan, eta ehuneko ehunean ez nengoenez atzeratzea erabaki nuen». 300 kilokoarekin hirugarren saiakera egin nahi du leitzarrak. Bada, oraindik zehazteko badago ere, baliteke otsailaren 10ean egitea saioa, Leitzako Amazabal pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!