AHTak eragindako desjabetzeak salatu dituzte

Ataria 2013ko urtarrilaren 18a

Anoetako desjabetzeak salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo

Abiadura Handiko Trenaren Hernialde-Zizurkil zatiko desjabetzeak burutzen hasi dira. Hernialden asteartean eta herenegun egin zituzten, eta atzo, berriz, Anoetan. Hain zuzen ere, desjabetzeak eta proiektua bera salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo, Anoetako udaletxearen kanpoaldean.

AHT Gelditu! Elkarlanak deituta egin zuten elkarretaratzea, Desjabetzerik ez! AHTrik ez! lelopean. Elkarlanetik azaldutakoaren arabera, «28 lurja

beri k

enduko dizkiete lurrak eta hauetariko gehienek desjabetzeak udaletxean ez sinatzeko erabakia hartu dute». Azken horiek «euren eskubideak exijituz», kenduko dizkieten lurrak markatu eta izenpetzeak lurretan bertan egitea eskatu dutela adierazi dute Elkarlanetik. «Jarrera eredugarria iruditzen zaigu, orain artean eskualdean izan diren kasuetan ez bezala, guztiek bat eginik lur-kentzeen inposaketen aurrean dituzten eskubideak aldarrikatzeko erabakia hartu dutelako», azaldu dute AHT Gelditu! Elkarlanetik.

Era berean, nabarmendu dute beste behin ere, Anoetak AHTaren proiektuaren «aurkako jarrera» erakutsi duela. «Herritarrek herri galdeketan ezetza eman zuten, udalak beti izan du aurkako jarrera eta gaurkoan lurjabeek ere inposaketen gainetik euren eskubideak exijitzeko hautua egin dute».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!