San Sebastian eguna ospatuko dute, eskualdean

Rebeka Calvo Gonzalez 2013ko urtarrilaren 18a

Berastegi, Leaburu-Txaraman eta Orendainen izango dituzte ekitaldiak, igandean Rebeka Calvo Donostia eta Azpeitia ez dira San Sebastian egunaren harira ospakizun ekitaldiak antolatzen dituzten herri bakarrak. Tolosaldean ere badira egun berezi hau ospatzen dituzten herriak ere, hiru zehazki: Berastegi, Leaburu-Txarama eta Orendain. Ekitaldi nagusiak, hala ere, erlijiosoak dira, mezak baitaude hiru herrietan. Ekitaldi sorta oparoena Orendainen prestatu dute. 11:00etan aterako da txistularia kalejira egitera, mezarako ordua iritsi bitarte. Udalak esan duenez, eguraldi ona egiten badu ibilgailuak herrian utzi eta txistulariaren atzetik joango dira ermitaraino. Meza eta gero, hamaiketakoa banatuko diete herritarrei, eta gero baratze lehiaketaren sari banaketa ere egingo dute Eltxoa elkartera bazkaltzera joan aurretik. Leaburu-Txaraman ere meza izango dute 11:00etan, eta ondoren aterako dira herriko dantzariak. Hamaiketakoa ere banatuko dute. Berastegin meza lehenago izango da, 10:00etan.

 

Leaburun urtero izaten da herriko dantzarien saioa.[/caption]

Egitarauak

Berastegi 

-10:00. Meza San Sebastian baselizan.

Leaburu-Txarama 

- 11:00. Meza Leaburuko San Sebastian ermitan.

- Ondoren. Herriko dantzarien saioa, eta gero, hamaiketakoa banatuko dute herritar guztiei, ostatuko beirazko itxitura duen jangelan.

Orendain 

- 11:00. Herriko plazatik, txistulariarekin alaitutako kalejira ermitaraino.

- 11:15. Meza San Sebastian ermitan.

- Ondoren. Hamaiketakoa banatuko diete herritarrei, eraikin berrian eta baratze lehiaketaren sari banaketa egingo dute.

- 14:00. Eltxoak elkartean bazkaria, aurretik txartela erosi dutenentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!