Sagardotegietako ateak zabaldu dituzte San Sebastian atarian

Ataria 2013ko urtarrilaren 17a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.

Astigarragan atzo eman zioten hasiera ofiziala sagardotegien denboraldiari. Garai batean, ordea, irekiera San Sebastian Egunak markatzen zuen. Egun, Tolosaldeko bederatzi sagardotegiek euren egutegi propioa dute, eta gehienek, urtarrilaren etorrerarekin batera zabaldu zituzten txiriak, hilaren 5aren eta 12aren inguruan.

Denboraldi berriarekin sagardozalea erakartzeko ahaleginak iristen dira, eta Adunako bi sagardotegien eskaintza berezia hor kokatu behar da: bisita gidatuak. Sagardoaren tradizioa esplikatzeko ahalegina ordea, modu naturalean, sagardotegi guztiek egiten dute. Txiria zabaltzen dagoen sagardogileak mila galdera erantzun ohi ditu, jakin mina asetzea bere ogibidearen beste arduretako bat baita. Hala eta guztiz ere, antolatutako ahalegin berezia azpimarratu egin behar da; Aburuzaren kasuan, bisitak sagastietan hasten dira, sagarra nondik eta nola biltzen duten gertutik gertura erakutsiaz. Tolosaldea Garatzeneko Turismo Sailak ere, ekimen hau azpimarratu zuen iragan astean, beste sagardotegiak horrelako egitasmoak martxan jartzera gonbidatuz.

Menuari dagokionez, etxe bakoitzak bere berezitasunak izan ohi ditu, baina ardatza, sagardotegiko menua deiturikoa da. Eskualdeko sagardotegien inguruko informazio zabala, historia barne, www.tolosaldea.net edo www.sagardotegiak.com helbideetan dago.

Tolosaldeko sagardotegiak

Zuhaitzetik kupelera

Tolosako Isastegi Sagardotegiari esker, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariak sagardoa nola egiten den ikusteko aukera izan zuen iragan azaroan. Etxeko eta eskualdeko ekoizleen sagarrak bildu ostean, sagardoaren ibilbidea azaldu zion eskualdeko egunkariari Migel Mari Lasak, pausoz pauso eta pazientzia handiarekin.

Sagardoa, zuhaitzetik kupelera bideo laburra www.tolosaldea.hitza.info webgunean dago zintzilikaturik.

>

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!