Orbela tabernan Ostiral Bereziak ekimena abiarazi zutenetik hamaika musika mota eta kontzertu ikusteko aukera izan da. Eta oraingoan hip hop eta rap doinuen txanda izango da. Bihar, hilak 18, 23:00etatik aurra Ziribulio Sound System entzun ahal izango da, hau da, Glaukoma Sound System talde tolosarreko bi kide izango dira beste lagun batekin batera giroa berotzen. Glaukoma Sound System taldeak pasa den maiatzean atera zuen izen bereko beren lehen lana. Bonberenea Ekintzak zigiluarekin atera zuten diska, eta ordutik eskualdeko hainbat eszenatokitan jo dute. Reggae, roots eta rapa jorratzen dute.