Egoera normaltasunera itzuli da

Ataria 2013ko urtarrilaren 17a

Aurreko eguneko denboralearekin alderatuta, normaltasunera itzuli zen atzokoan egoera, euria egin arren, gutxiago bota baitzuen. Tolosaldean euriteak kalteak eragin zituen ibai eta errekek gainezka egin zuten puntuetan. Villabonan, esaterako, Txermin auzoan atera zen Oria ibaia, eta itxita egon zen Kale Berria gauera arte. Zizurkilen Elbarrena auzoan atera zen ura, eta errepidea itxita egon zen. Tolosan, berriz, Anoetarako bidea itxi zuten Hernialderako bidegurutzean ura atera zelako, eta Usabal auzoan ibaiak gainezka egin eta ura sartu zen hainbat tailerretan. Halaber, hainbat herritan autoak garajeetatik atera beharra izan zituzten ura sartu zelako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!