Intxurre pilota eskolako gazteek pilota partidak izango dituzte bihar Alegian eta etzi Ikaztegietan. Bihar 19:00etatik aurrera ariko dira; lehenengo infantil mailako Intxurre3-Goterri 1, eta kadeteen Intxurre-Arrasate, gero. Larunbatean, aldiz, 11:00etan hasiko dira eta lehenak Intxurre-Allerru izango dira eta Intxurre-Real Sociedad 3, ondoren.