Leitzako Jon Rekondo aizkolaria eta bere bikotea, Ander Erasun, igandean jakingo dute ea Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako finalaurrekoan sartzen diren. Orain arte Nazabal-Zubiaga eta Otaegi-Otaño sailkatu dira. Aipatu behar da, hala ere, Rekondoren bikoteak, Auritz-Iturengo Erasunek, min hartu zuela orain hamabost egun, eta horregatik ezin izan zirela lehiatu pasa den asteburuan Leitzan. Bigarren txandan Igandeko jaialdia Doneztebeko pilotalekuan (Nafarroa) izango da, 12:00etatik aurrera. A taldea ariko da lehenengo, hau da Juan Jose Lopez Azpilikueta eta Antonio Senosiain, eta Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertza II.a. B taldean, Rekondo eta Erasunekin batera, Jose Mari Olasagasti eta Donato Larretxea izango dira.