Hilabete barru, otsailaren bukaera aldera, hasiko dira Amazabal auzoko urbanizazio obrekin. Lan hauen aurrekontua 490.000 euro ingurukoa izango da, eta 5 hilabeteko iraupena izango dute.
Ia auzo guztian egingo dituzte urbanizazio lanak[/caption]
Leitzako Udalak lehiaketara atera zuen obra hauek esleitzeko prozesua, eta azkenean Arian enpresa izan da lehiaketa irabazi eta lanak egitearen ardura hartu duena.
Ia Amazabal auzo osoa berrituko dute. Lur-azpiko sareak berrituko dituzte, eta zoladura eta espaloi berriak egitea ere aurreikusten du proiektuak. Obrek trafikoan nahiz herritarren eguneroko jardueran ahalik eta eragin txikiena izaten saiatuko direla azaldu dute, eta proiektu honetan berritu gabe geratuko diren eremuetan hurrengo fase batean egingo dutela lan adierazi dute.