Pasai Donibanetik Hondarribira irteera antolatu du Mendibilek

Ataria 2013ko urtarrilaren 16a

Leitzako Mendibil mendi taldeak urteko lehen mendi irteera antolatu du larunbat honetarako, hilaren 19rako. Hain zuzen ere,

Pasai Donibanetik Hondarribiraino joango dira, Jaizkibeldik igarota.

Talaien bidetik izenekotik izango da Mendibil taldeak proposaturiko ibilbidea. Lau ordu eta erditan egiteko moduko ibilbidea da, eta zailtasunik gabekoa, familia osoak egiteko aukera, beraz. Larunbatean 07:30ean irtengo dira Oialde paretik. Autobusez egingo dute joan-etorria, eta 14:30ak ingururako aurreikusi dute itzulera.

Mendi irteera honetan parte hartu nahi dutenek Leitzako

Astiz edota Maimur liburudendetara jo beharko dute edo mendibilaurrera@hotmail.com helbidera idatzita eman ahalko dute izena. Aurrera elkarteko bazkide direnek 5 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, berriz, 10 euro. Izena emateko azken eguna bihar, osteguna, izango dela jakinarazi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!