Euskaran ados! lan mahaik sustatuta, herriko eragileen laguntzarekin, jaialdia antolatu dute Gurea antzokian, gaur. Bi saio egingo dituzte, lehena 19:30ean, eta bigarrena 22:30ean. Bigarren saio honetan, gonbidatu berezi bat izango dute, Petti abeslaria. Ekimenarekin bat egin nahi izan du bakarlariak, eta abesti batzuk jotzeko prest azaldu da. Oinkari dantza taldea, Eresergi abesbatza, Loatzo musika eskola eta Lain musika taldea, aldiz, bi saioetan egongo dira.
‘Berria’ren erakusketa
Berria egunkariaren azken urteetako bilakaera azaltzen duen erakusketa bihar arte egongo da zabalik Gurea antzokiko bigarren solairuan. Gaur, 17:00etatik 19:00etara irekiko dituzte ateak, eta bihar, 11:00etatik 13:00etara. Erakusketan egunkariaren ibilbidea laburtzen duten argazkiak ikusteaz gain, bideo proiekzioa ere jarri dute. Horrekin batera, Egunkariaren itxierari buruzko Gezurra ari du liburua erosteko aukera jarri dute erakusketan, sei euroren truke.