Euskal Bobinak sarietan aktore onenaren izendapena jaso du Amaia Ruizek

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko urtarrilaren 10a

Euskal Bobinak 2013 sariak banatuko dituzte datorren urtarrilaren 18an, eta Amaia Ruiz tolosarra urteko emakumezko aktore onenaren saria jasotzeko izendatuen artean dago.

http://www.cinevasco.com webgunea Alain Xalabarde zine zuzendariak sortu zuen duela urte bete, eta urteurrena ospatzeko antolatu dute. Horrela beraz, film, aktore, musikari eta zuzendari onenak webgunean bertan bozka emanez aukeratuko dituzte bisitariek.

Amaia Ruizekin batera, Ylenia Bagliettok, Miriam Cabeza Sainzek, Yannick Vergarak eta Eva Ugartek jaso dute aktore onenaren izendapena.

Urteko dokumental onena

Izaskun Arandia zuzendari tolosarraren To Say Goodye filmak ere, urteko dokumental onena izateko izendapena jaso du.

Ventanas al interior, Pura Vida, Zuloak eta Gazta Zati Bat lanekin batera lehiatuko da Euskal Bobinak 2013 sarietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!