Binakako Pilota Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu dute pilotariek igaro berri den asteburuan. Xalak eta Barriola leitzarrak osaturiko bikoak Titin III eta Merino IIren aurka jokatu zuen partida ostiralean, eta errioxarren aldekoa izan zen azken emaitza, 22-20. Donostian jokaturikoa Txapelketan galtzen duten lehen partida izan zen.
Bestalde, lehen mailan jokatzen ari den beste leitzarrak, Oinatz Bengoetxeak herenegun
jokatu zuen Binakako Txapelketako hirugarren partida. Beroizekin batera osatzen du bikoa leitzarrak, eta Irujo-Zabaletari irabaztea lortu zuten. Partida gogorra eta bizia jokatu zuten, Irujo eta Zabaletarekin ohikoa den bezala, baina, Bengoetxeak eta Beroizek jakin zuten defendatzen, eta aurrea hartzen. Hiru jardunaldiak irabazi dituen bikote bakarra da.