Gipuzkoako Txirrindularitza elkargoak antolaturiko Gipuzkoa Sariaren azken jardunaldia jokatu zen herenegun Donostian. Bertan, eta azarotik hona batutako puntuen arabera, Ane Iriarte (Limousin) billabonatarra izan da emakumezkoetan txapelduna. Leire Olaberria (Fullgas.org) seigarren izan da, eta Maddi Amondarain (Limousin) zortzigarren. Kadeteetan, Aratz Olaizola (Zarauztarra) izan da garailea, eta Aitor Irazu (LImousin) seigarren sailkatu da. Junior mailan, Ander Alonso (Caja Rural) izan da txapelduna, eta bere atzetik, Jon Irisarri (Limousin) bigarren, eta Xabier San Sebastian) laugarren sailkatu dira. Open mailan, Unai Iparragirrek irabazi du. hitza