Bilboko manifestaziora joateko deialdia egin dute

Ataria 2013ko urtarrilaren 7a

Ibarrako Udalak urtarrilaren 12an Bilbora joateko eskatu die herritarrei, Giza eskubideak, konponbidea. bakea. Euskal presoak Euskal Herrira lelopean egingo den manifestara. Adunatik, Leitzatik eta Aresotik ere gauza bera eskatu diete herritarrei, Herrira mugimenduaren bidez. Herri askotan bezala, Leitzan Bilbora joan etorria egiteko autobusa antolatu dute, eta izena emateko aukera hilaren 11ra arte egongo dela zabalik azaldu dute Herriratik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!