Tolosako Hodei Truk abesbatzaren 25.urteurreneko ospakizunak itxi zituzten iragan igandean, Topic zentroan eskaini zuten emanaldiarekin. Hodei Truk, Hodei eta Hodei Truk Hirukide abesbatzek, Hernaniko Musika eskolako eta AlegiakoTxintxarri txiki abesbatzen laguntza izan zuten, beste hainbat partaiderekin batera. Jende ugari izan zen David Azurza zuzendariak musikaturiko Joxe Mari Iturralderen Erlauntzaren sekretua eta Hurkus errementaria ipuinekin gozatzen. hitza