Caja Laboral Baskonia eta Olympiacos ikusteko aukera

tolosa 2012ko abenduaren 21a

Hilaren 27an, ostegunean, Caja Laboral Baskoniak Olympiacos taldearen aurka jokatuko duen partida ikusteko irteera antolatu du TAKEk. 1998 edo beranduago jaiotakoek 15 euro ordaindu beharko dute, eta 1997. urtean edo lehenago jaiotakoek, aldiz, 20 euro. Partida 20:30ean izango da. Izen emateko, takesb@takesb.com helbidera mezu bat bidaliz egin daiteke. Diruaren ordainketa klubeko edozein entrenatzaileri ordainduz egin beharko da. Garaiz ordaindu ezean, zerrendan zain dagoen hurrengoari emango zaio aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!