Bonberenean Poca-Tripa txarangaren 50.urteurrena ospatzeko idatzi den liburuaren aurkezpena izango da, bihar, 19:00etan. Bertan 50 urteetako pasadizo eta istorioak kontatzen dira.
Liburuarekin batera inauterietako 20 kantuz osatutako disko bat egin dute. Poca-Tripa txarangak berak grabatua izan da Bonbereneako estudioan Mikel Zelaiaren eskutik.