Urte osoko errepasoa egin du TOPA koordinakundeak

tolosa 2012ko abenduaren 15a

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeak, gaur eguerdian, batzar irekia egin du kultur etxean. Herritar asko elkartu dira, eta hainbat kezka eta proposamen jorratu dituzte aurrera begira jarraitzeko, eta baitik bat, Eusko Legebiltzar berriari begira aritu dira. Lanean jarraituko dute koordinakundeko kideek, eta herritar askoren babesa jaso dute gaur ere.

Pasa den urtean sortu zuten hainbat herritarrek, Tolosako espezialitateen anbulatorio publikoa desegitera zihoala eta. Urte betean egindako aldarrikapen, eskaera eta protestak errepasatu dituzte, eta gaur egungo egoera baloratu dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!