Bonoez gain 2x1 filmak eskuragarri, bihar

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko abenduaren 12a

Asteburuan hasiko da zine ziklo berria, eta bihartik aurrera salgai izango dira txartelak. Gainera, urte amaiera dela eta, 2x1 filmak izango dira.

Bihar, 17:00etatik 19:00etara, Leidorreko leihatila zabalduko dute txartelak saltzeko, eta zine saioen aurretik ere eskuragarri izango dira. 12 euroren truke, edozein saioz gozatu ahal izango da, eta 9 euroko bonoarekin, berriz, gaueko saioetara soilik joan ahal izango da.

Honakoak dira, Leidorren eskainiko dituzten filmak: Cosmólis, La vida de Pi, Pura vida, La pequeña Venecia, Reality, Skyfall, Chef, La parte de los Ángeles, Conociendo a Matsuko, Las Sesiones, El Hobbit eta Amanecer 2.

Aipatzekoa da, zine saioetan bi egun berezi izango direla, eta bi pelikula baten prezioan eskainiko dituztela. Abenduaren 28an, 5 euroren truke, El Hobbit eta Sinister ikusi ahal izango dira. Urtarrilaren 2an, berriz, Amanecer 2 eta The host eskainiko dituzte, film baten prezioan.

2x1 saioetako sarrerek, 3,5 euroko prezioa izango dute gazte txartela dutenentzat, nahiz bonodunentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!