Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioaz hitzaldia Orixen

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko abenduaren 12a

Izan Arregi psikologoak, Komunikazioa seme-alabekin izeneko hitzaldia eskainiko du, bihar, Orixe institutuan.

Ikasturtea hasi zenez geroztik, institutua gurasoei begirako formazio saioak antolatzen ari da, eta biharkoa, bereziki, DBHko lehen mailatik hirugarrenera bitarteko ikasleen gurasoei zuzendutakoa da.

Saioa 18:30ean hasi, eta 20:00ak inguruan amaituko da, eta euskaraz izango da, Orixe Institutuko Gorosabeleko liburutegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!