Huitzitik Lizartzara txangoa egingo dute igandean, Alpinokoek

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko abenduaren 12a

Tolosako Alpino Uzturre Elkarteak aurtengo azken mendi ibilaldia antolatu du, datorren abenduaren 16rako. Txangoa Huitzi mendatetik Lizartzarainokoa izango da.

Lauzpabost orduko ibilaldiaren ondoren, parte hartzaileek Lizartzako  Goikoetxea sagardotegian bazkaria izango dute hala nahi izanez gero.

Horrela beraz, igandean, 08:00etan irtengo da autobusa San Frantzisko elizaren paretik; bazkarira soilik joan nahi dutenek, berriz, 13:00ean izango dute hitzordua autobusarekin.

Alpino Uzturreko bazkide direnek, 34 euro ordaindu beharko dute autobusa eta bazkariaren truke; bazkide ez direnek, berriz, 35 euro. Irteeran izena eman nahi dutenek bi bide izango dituzte. Batetik, 943 65 27 89 telefonora deitzeko aukera izango da, eta bestalde, alpinouzturre@hotmail.com helbide elektronikora ere idazteko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!