Patxi Ezkiaga Tolosako zinegotzi ohia hil da

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko abenduaren 10a

EAJ alderdiarekin hainbat urtetan Tolosako zinegotzi izandako Patxi Ezkiaga Ormazabal tolosarra hil da, 55 urte zituela, minbiziak jota. EAJko Gipuzko Buru Batzarreko kide ohia zen, eta Lizartzan ere izan zen hautetsi.

Joseba Egibarren laguntzaile nagusietakoa izan zen Ezkiaga, GBBn. Joseba Egibar aurten, berriro, Gipuzkoako EAJko presidente hautatu zutenean, bere hitzaldian GBBen ezagututako lagunen aitortza egin zuen, eta, batez ere, Patxi Ezkiaga aipatu zuen, 1987tik izan baitzuen kide, zuzendaritzan.

Tolosaldeko Apattaerreka industriguneko Tailsako kudeatzailea ere izan zen  Patxi Ezkiaga.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!