Bai Euskal Herriari herri ekimenak ikurrina jarri du Uzturru mendian. Bertan dagoen gurutzean jarri zuten ikurrina, atzo. Bihar, hilak 6, 09:30ean Ibarrako Izaskun auzotik abiatuta Uzturrera mendi martxa egingo dute. Herritar guztiei mendi martxan parte hartzeko deia luzatu diete: Abenduaren 6an, inposaketarik ez! Geurea ikurrina! lelopean.