15. urteurrenean, kultur ospakizunekin amaituko du 2012a Bonbereneak

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko azaroaren 30a

Azken hamarkadako lanen bilduma eta Poca Tripa txarangaren diskoa dira zigiluaren argitalpen berrienak

Duela hamabost urte hasi zuen, Bonbereneak, bere ibilbide oparoa, eta berau ospatzeko, urtea amaitu bitarte, kulturaz zipriztindutako egitaraua antolatu dute.

Pasa den asteartean Pirritx eta Porrotxek hainbat haur bertaratu zituzten San Esteban auzoko eraikinera, eta bihar bertan, The Sparteens eta Anai Arrebak taldeen kontzertua izango da 22:30ean.

Astebururo izango dira musika emanaldiak, eta besteak beste, Elkano Browning Cream, Makala DJ, Naiz Roxa, R, Cobra, Barrua Truk, Glaukoma eta Atila y los Unos taldeek eskainiko dituzte, Bonberenean, urteko azken kontzertuak.

Horrez gain, ordea, nabarmentzekoak dira Bonberenea Ekintzak zigiluaren argitalpen berrienak. Poca Tripa txarangak, esaterako, bere 50. urteurrenaren harira, disko eta liburua aurkeztuko du datorren abenduaren 21ean, eta Bonberenea ekintzak 2002012 bilduma argitaratu du, azken hamarkada errepasatuz. Gainera, Durangoko azokan ere postua jarriko du Bonbereneak.

Egitaraua

Azaroak 30, gaur

22:30. Futbolin txapelketa.

Abenduak 1, bihar

22:30. Kontzertuak: Anai Arrebak eta The Sparteens.

Abenduak 3, Astelehena

Zea Mays-en Sortuz, grabitatearen aurka diskaren berrargitalpena kalean.

Abenduak 4, Asteartea

Bad Sound System taldearen diska berria kalean.

Abenduak 5-9

Bonberenea Ekintzak Durangoko azokan izango da, Barrenkale 11n.

Abenduak 13, Osteguna

19:00. Sua filma.

Abenduak 14, Ostirala

22:30. Kontzertua: Willis Drummond.

Abenduak 15, Larunbata

22:30. Kontzertuak: Elkano Browning Cream eta Makala DJ.

Abenduak 21, Ostirala

19:00. Poca Tripa txaranga, 50 urte disko eta liburuaren aurkezpena.

Abenduak 22, Larunbata

11:00. Kalejira.

14:00. 15. urteurrenaren bazkaria.

Abenduak 23, Igandea

21:00. Afaria.

23:59. Su artifizialak.

Abenduak 26, asteazkena

22:30. Mus txapelketa.

Abenduak 27, Osteguna

22:00. Maika Makowski.

Abenduak 28, Ostirala

22:30. Naiz Roxa, R eta Cobra.

Abenduak 29, Larunbata

22:30. Barrua Truk, Glaukoma eta Atila y los Unos.

Abenduak 30, Igandea

19:00. Anari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!