Giza katea eskubide sozialen alde

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko azaroaren 30a

Lan duinaren eta eskubide zibilen alde mobilizazioak antolatu dituzte LAB eta ELA sindikatuek; Tolosan, Trianguloa plazatik abiatuta, giza katea egitekoak ziren atzo, baina eguraldia medio, Zerkausian elkartu ziren. Besteak beste, langabeziaren aurka, osasun publikoaren alde, lan duinaren alde nahiz Euskal Herriko lan esparru baten aldeko aldarrikapenak egin zituzten pankarten bidez. Gaur, manifestazioa izango da, 19:00etan, Donostiako Boulevardetik abiatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!