Karlos Peña igerilari solidarioak beste ekimen bat egingo du. Oraingo honetan Extremadurako Plasencia (Espainia) herriko igerilekuan 24 orduz ariko da igerian. Genero indarkeriaren aurkako ekitaldia izango da. Larunbatean 12:00etan hasiko da eta igandeko 12:00etan amaituko du.