Oargi mendi elkarteak irteera antolatu du, datorren azaroaren 30etik abenduaren 2ra, Zaraitzuko haranera. Orhi (2.017m) mendira igoko dira larunbatean, eta Abodira (1.533m), berriz, igandean.
Izena emateko azken eguna, datorren astelehena, azaroak 26 izango da, 688 69 86 42 telefonoan edo info@oargi.org helbidean. Behin izena emandakoan, 20 euro sartu beharko dira Euskadiko Kutxako honako kontuan: 3035 0028 11 0281141038.