Ertzaintzak jakinarazi duenez, N-1 errepidea ireki dute jada, Tolosak hiltegitik ihes egin duten 9 txekor kontrolpean baitituzte. Ertzaintzak esandakoaren arabera, 8:25ean jaso dute Tolosako hiltegitik 9 txekor ihes egin dutenaren abisua. Animaliak biltzen saiatu dira, baina berriz ere ihes egin dute Irura parean, eta ondorioz, txekorretako bat hil egin behar izan dute, eta errepidean izan denez, N-1 errepideko Gasteizeko noranzkoko errepidea itxi egin behar izan dute, hiltegiko langileak honen bila joan diren arte. Une honetan txekorretako bat ez dago kontrolpean, baina baso inguruan dago eta ez du eraginik errepidean. Azken animalia hau atzeman nahian daude Ertzaintzako kideak.